Naturan eginiko interbentzioak dira Land Art-eko lan hauek, gauza hau edo bestea adierazten dutenak. Aldakortasunaren menpe dauden obrak dira, elementu naturalen erabilera dela eta: Zuhaitzen landapenak, eguzkiaren joan etorriak, mareen igo-jeitsierak...Interesgarria iruditu zait obra bakoitzerako perspektibak duen garrantzia ikustea eta arkitekturarako oso baliagarri izan daitekeela ohartu naiz ere. Baliagarria zaigu irudi bat trasmititzeko, eraikinak eragingo duen lehen sentipena kontrolatzeko.
Ez nuen ezagutzen arte mota hau eta inpresionatu egin nau, "arte a lo grande" bezela ikusten dut, eskala handiko interbentzioak egiten baitira.