Zarrako plazaren garapena

blogBISTA5

Ariketa honetarako egin beharrekoa Zarra herriko eremu kolektibo edo espazio publiko garrantzitsuenaren (herriko plaza) garapena izan da. Nahiz eta udako ariketa hau plaza horren garapenean zentratu, beti ere kontuan hartzen saiatu gara kurtsoko azken ariketan Zarra herrirako planteatu genuen aktuazio plana. Plazan egindako aktuazioa ere herri guztian egindakoarekin bat etorriko litzatekeelako.

Azkeneko ariketan egin genuen analisian ikus daitekeen bezala gaur egun herriko plaza herriaren behekaldean, errepide nagusitik nahiko hurbil kokatzen da, eta hau da herriko aktibitate kolektibo edo harremanak gauzatzen diren leku nagusia (edo bakarra), hori gertatzearen arrazoia plazaren inguruan herriko taberna eta txokoa kokatzen direla da. Hala ere esan beharra dago gure ustez plazaren egoera nahiko gaizki dagoela, gaur egun bere erabilera aparkaleku bihurtu baita eta gure ustez ez du herri bateko harremanak benetan bultzatu edo gauzatzeko testuinguru egokirik sortzen.

Gure kasuan plazaren kokalekua egokitzat jo dugu, azken ariketan lantegien kokapen eta plaza honen kokapenarekin herri guztian zehar mugimendua sortzen genuela justifikatu baikenuen. Horrela gure proiektua plaza honen aldaketa edo hobekuntzan zentratu da.

Lehenik eta behin gure proiektua kooperatiba baten sorreran oinarritzen zenez, eta herriari berpizten lagundiko dion elementua hau izango denez, ezinbestekoa ikusi dugu plaza (herriko gune garrantzitsuena) ere kooperatiba honekin lotzea. Horrela lehenik herriaren gabeziak identifikatu eta hauek soluzionatzeko programa bat sortu dugu: Kooperatibaren bilerak edo administraritza gauzatuko den batzar aretoa, kooperatibaren produkzioa saltzeko denda (merkatu gunea), agroturismoarentzako egonlekua (gaur egun isolaturik dago, inguruarekin erlaziorik gabe, hori ere soluzionatu nahi dugu), aparkalekuaren lekualdaketa eta tabernarentzako terraza.

ideia aktuazio eta eskemak

Nahiz eta programa nahiko zabala izan hasieratik argi genuena plaza guztia elementu bakarrarekin antolatu nahi genuela da, azken finean plaza espazio bakar eta bateratu bat bezala ulertzea bilatzen genuenez sentsazio hori eskuratzeko era egokiena, elementu egituratzaile indartsu eta bakar batekin lotzea izango zelakoan. Esan beharra dago elementu honetaz gain etxebizitza zelula bat ere (aurreko entregan guztiz definiturik geratu zena) kokatu nahi izan dugula, plazaren albo batean, plazari bere izaera potentziatzen lagunduko dion fatxada bat eskainiz (Gainera gure etxebizitzen zelulak ere gune publikoetan kokatzeko egokiak direla erakutsi nahi genuen).

blogBISTA8

Eskeman ikus daitekeen bezala plazaren gaur egungo egoera aztertu eta gure proposamenarekin bertan emango litzatekeen aldaketa azaltzen da, elementu egituratzaileak sortzen dituen gune ezberdinak definiturik geratuz. Aipatzekoa da nahiz eta jada esan bezala gure proiektuarekin gune ezberdinak sortu (frontoia, miradorea...) guztiari bateratasuna ematen saiatu garela (ez soilik ondoren adieraziko dugun bezala bateratasun estetikoa, jarraitasun bat baizik) eta hori lortzeko gune guztiak lotzen dituen ibilbide bat sortu dugu, hau izango baita gune ezberdin guztiak lotu eta hauen arteko harremana gauzatzen lagunduko duena.

Aparkalekuaren lekualdaketa agroturismoaren albo batean planteatzea erabaki dugu, gaur egun bertan jada aparkaleku bat egiten ari direnez soilik honen handipen bat izan beharko litzatekeelako. Gainera agroturismoaren alboan ipintzearen beste arrazoi bat, jada esan bezala agroturismoa ere plazarekin lotu nahi dugula da, eta bai plaza eta baita agroturismorako aparkalekua bateratuz jada bien arteko erlazio bat sortzen dugulakoan gaude, gainera argi dago aparkaleku honetatik plazarako sarrera zuzena eta erosoa egin behar izan dugula eta horrek asko lagundu du, agroturismoak herrian duen isolamenduarekin hausten.

blogBISTA7

Agroturismoarekin jarraituz bezeroentzako egoteko leku edo aktibitate falta zuela zioten herrikoek, horren aurrean eta agroturismoaren fatxada batek dituen bistak aprobetxatuz begiraleku bat sortzeko aukera ikusi dugu. Begiraleku hau publikoa izan arren argi dago gure helburua agroturismoko bezeroentzat bideratzea dela, horregatik plazaren egituratzailea den elementu nagusiak agroturismoaren alde batean espazio “pribatuago” edo intimitate maila bateko espazio bat uzten duela aprobetxatu dugu, begiralekua bertan kokatzeko.

AXONOMTERIA miradore

Esan beharra dago begiraleku hau ere herri guztiko aktuazioarekin bat etortzea bilatzen genuela, azken finean herri guztirako planteatzen dugun proiektua bakarra delako, modu honetan eta planoetan ikus daitekeen bezala begiralekua elementu bakar baten gisa ulertu ordez herriko aktuazio guztian erabili dugun bezala, lama batzuez osaturiko bide sare batean txertatu dugu (begiralekua ere lama hauekin egin dugu). Gainera aktuazioan kooperatibak duen garrantzia azpimarratzeko bide edo gune hauek kooperatibaren produkzioaren barnean egongo lirateken lurren barne sartzen dira (mahasti produkzioa hain zuzen), modu honetan kooperatiba-agroturismo erlazioa ere bultzatuz.

blogBISTA1

Herria maldan kokatua dagoenez, frontoiaz baliatu gara kota aldaketa hori ahalbidetzeko, modu honetan esan daiteke gure espazio publikoaren antolaketan bi kota nagusi daudela, alde batetik behekaldea (non denda, taberna, eta plaza nagusia kokatzen diren) eta besteldatik agroturismoaren kota, non begiralekua, aparkalekua, portikoa... kokatzen diren. Esan beharra dago nahiz eta orokorrean bi kota horiek antzeman errealitatean mailaketa bat egin dugula goitik behera jaistean. Mailaketa horren oinarria Gantxegik Donostian egindako trinitate plaza izango litzake, non frontoiaren ezker pareta kargahorma gisa erabiltzen duen, ondoren frontoira begira eserleku bat altxatzen duen eta azkenik plazara begira eta kota oraindik gehiago jaisten duten maila edo grada antzeko bat kokatzen duen. Gu, ideia hori gure proiektura egokitzen saiatu gara.

Azkenik esan beharra dago gaur egungo tabernak plazara begira ez duela irekidura garrantzitsurik eta bere horma frontoitxo gisa erabiltzen dela. Nahiko desegokia iruditu zaigu tabernak (printzipioz herrikoak biltzeko gune bat dena) plazari bizkarra ematea eta guk frontoia beste albo batera eraman dugunez, tabernaren horma hau plazara ireki nahi izan dugu, bertan tabernaren zerbitzura egongo den terraza bat planteatzeko aukera eskainiz.

eskema2 copy

Aurreko entregan adierazi genuen bezala proiektua funtzionala da, formak funtzioari jarraitzen dio (formak ez du garrantziarik), eta ondoren guztia 2. azal batez janzten da, honelako herri batean egindako aktuazio batek inpakto bisuala zaindu behar duelako. Horretaz gain 2. azal hau izango da herri guztian egindako proiektuari (eta plazan egindakoari ere) estetika uniformea eta proiektu guztiari bateratasuna emango diona. Modu honetan elementu estetiko hau egur lama horizontalez osaturiko azala izango da. Azal honek eta eskemetan antzeman daitekeen modura estetika zaindu eta proiektu guztiari bateratasuna emateaz gain, aireztapen eta argiztapena kontrolatzeko ere balio dute, gainera baserri eremuek betidanik izan dituzten tarte eremuak (etxetik kanpo baina etxearekin oso erlazioaturik daudenak, aterpeak eta antzekoak) sortzeko ere balio dute.

ke t paize asi kon el fondo iwal k las otras

Batzar areto eta denda barne hartzen dituen bolumenaren planteamenduan, etxebizitzetan erabilitako planteamendu berdina erabili dugu, barnealdean pilaturiko funtzioak kutxak bailiran tratatzen dira eta ondoren guztiak jada aipaturiko lamen azal baten bidez estaliz.

blogFRONTOI OIN DENDA

Proiektuak gaur egun dagoena ahal den neurrian errespetatzen du, hau da, proiektua herrira egokitzen saiatu gara, bere elementuak aztertu eta bertara egokituz, horrela aktuazio txiki batekin (elementu egituratzeile bakarra sartuz) herriari bere beharrak asetzeko eta gaur egun herri harreman eta ekintzak gauzatzeko ez duen eremu bat eskaintzen diogula uste dugu. Planoan elementu ezberdinak izendaturik azaltzen dira eta bertan denda eta plazaren arteko harreman estua erakusten da: jada aipatu bezala herriaren ardatza kooperatiba izango denez plazak maila batzuk eskaintzen dizkio merkatu egunean bertan saltzeko produktuak kokatu ahal izateko.

BLOGBISTA9

blogFRONTOI OIN batzar

Oin honetan batzar aretoak (non kooperatibaren bilera eta antzekoak egingo diren) plazan duen kokapena ikusten da, hau herri arruntetan udaletxeak duenaren antzekoa dela esango genuke, gainera 2. solairuan egoteak ematen dion alturak bertatik plaza guztia kontrolatu edo ikustea ahalbidetzen du.

blogBISTA2

Udaletxearekin egindako konparazioa kooperatibak zaharran hartuko lukeen garrantzia sinbolikoki adierazten duela esan genezake.

Aldi berean parkinaren kokapen berria eta hau eta plazaren arteko lotura ikus daiteke, eta nola agroturismoaren alde bat guztiz publikoa den bitartean (plazaren aparkalekua bertan baitago), beste aldea pribatuagoa dela, bertan kooperatibaren produkzioarekin lotuak egongo diren mahasti lurretan (gaur egun erabilera gabe dauden lur hauei erabilera eta etekin bat eskainiz) bidexka eta miradore baten kokapena ezarriz.

blogFRONTOI OIN OROKORRA

Oin orokor honetan espazio publikoa antolatzean erabili dugun bateratasun idea potentziatzen duten lamen nondik norakoak ikus daitezke, zeintzuk aldi berean jada aipatu dugun eta gune ezberdinen arteko lotura eta harremana bultzatzen duten ibilbidearekin bat datozen. Azkenik plano honetan ere etxebizitza eta kalearen arteko harremana esplikatua azaltzen da.

MIR

Ebaketa honetan frontoia inguratzen duen portikoa eta honen muturra zehazten dira. Mutur honetan aparkaleku eta plazaren behekaldearen arteko jaitsiera gauzatzen da (portikoa osatzen duen horma amaituz), aldaketa hau leuntzeko lehenik horma altura erdira jaisten da (degradazio bat du, ez da bat batean amaitzen), gainera hori egiteak goikaldetik plaza eta bertako aktibitateak ikusteko begiraleku bat sortzeko aukera eskaintzen du. Frontoia inguratzen duen portiko honek mahastietan zehar ere jarraipen bat duela antzeman daiteke, bien arteko aldaketa pabimentu aldaketa baten bidez somatuz.

blogBISTA6

AGRO

Ebaketa honetan agroturismoaren inguruan egindako aktuazioa esplikatzen dugu, non lehenago adierazitako agroturismoaren bi aldeen ezberdintasuna antzeman daitekeen: alde batetik aparkalekua (guztiz publikoa) eta bestetik mahastien artetik doazen bidexkak edo albo horretako bistak aprobetxatzen dituen miradore pribatuagoa.

blog EBAKETA agroturismo frontoi

Ebaketa honek goi parteko eta behe parteko gune ezberdinak eta bertan gertatuko liratekeen aktibitateak azaltzen ditu. Gainera bertan ikus daiteke denda eta batzar aretoak osatzen duten bolumena herriaren eskalara egina dagoela (plazan duen nagusitasuna argi utzi arren, alboko eraikinekin ez baitu ez alturan ezta dimentsiotan ere lehiatzen).

blog EBAKETA plaza frontoi agroturismo

Ebaketa honek gune kolektiboaren antolaketan sortzen diren bi kota nagusiak adierazten dizkigu. Alde batetik goikaldeko portikoa (ibilbidearen parte dena) eta agroturismoa eta bestetik behekaldeko gunea (non trinitate plazan erabilitako mailakatzearen antzekotasunak soma ditezkeen, espazio berean gune ezberdinak sortuz.)

blogBISTA3

2 kota nagusi hauen arteko lotura ere ikus daiteke (lotura honek aldi berean frontoira begira dauden grada batzuk sortzen dituelarik) eta azkenik etxebizitzaren kokapenak plazari fatxada bat eskaintzen diola ere ikus daiteke, plazaren izaera potentziatuz.

FRONTOIA

Azken ebaketa honek gune guztiaren bista orokor bat eskaintzen digu, kotxeen igoera, guztiari bateratasuna ematen dion lamen idea (frontoiaren goikaldean agertzen diren lamek bertatik doan portikoa (gune ezberdinak lotzen dituen ibilbidea), salatzen dutelarik), denda eta plazaren arteko harremana... antzeman baitaitezke.

blogAXONOMTERIA albopareta

Axonometria honek erakusten digu, alde batetik plazaren egituratzailea den horma eta gero honi proiektuaren itxura estetikoa emango dion lamen topagunea nolakoa den, gainera frontoia inguratzen duen ibilbidea egurrezko portiko batzuen jarraipena dela ere ikus dezakegu eta guzti honen detaile konstruktiboa aztertzeko aukera ematen du. Bertan ikus daiteke zimentazioa, euri uren bilketa, lurraren drenajea, lotura eta topaguneak... aztertu eta definituak daudela.

blogAXONOMTERIA bolumena

Irudi honetan ikus dezakegu nola bolumen funtzional bati gure nahien araberako itxura emango dion 2. azal bat gehitzeko estrategia eta bien arteko erlazio konstruktiboa. Kasu honetan gainera bien artean sorturiko tarte espazioan pasarela bat dagoenez honen eraikuntzaren nondik norakoak ere azaltzen dira. Azkenik plazatik balkoi edo igarobide honetara igotzeko modua ere definitu nahi izan dugu, irudi kontruktibo hau eta aurrekoarekin proiektuaren eraikuntzaren nondik norakoak uler daitezkeelakoan.

blogBISTA4

Bukatzeko proiektua bi A1-etan sintetizatuta:

A1 plaza garapena 

A1 plaza garapena 2

Aitor Mitxelena Aristi eta Xabier Olano Olarra.

Azken ariketa eta A1 ENTREGA

 

Azken entrega honetan gaur egungo baserri eremuen gainbeherari aurre egiteko estrategia bat bilatzea izan da helburua. Nahiz eta gure aktuazioa Zarra herrian zentratu, inguruko herrietara hedatuko litzatekeen proposamen edo sistema bat sortzea da proiektuaren funtsa. Modu honetan Urdaibai mailan funtzionatuko lukeen KOOPERATIBA baten sorrera planteatzen dugu. Kooperatiba honen egituraketaren ardatza Gernika izango litzake ondoren 2.mailako zelulak honen inguruan banatuz (hauek albotako herrien zentru gisa uletuz). Modu honetan Zarra 2. mailako zelula gisa planteatu dugu, herriaren aktibaziorako estrategia egokitzat harturik: gaur egun Zarratik Elejaldera mugimendua egon arren kontrako mugimendua ez da existitzen, eta hori da hain zuzen potentziatu nahi duguna, Zarrara nolabait kanpo jendea erakartzea eta inguruko herriekin harremanak lantzea.

Horrela gure helburua ZARRAREN BERRAKTIBAZIOA izanik kooperatiba ikusten dugu hori gauzatzeko tresna bezala, hau izango baita herriaren berpizkundearen ardatz. Berraktibaziorako gaur egungo herrietatik hirietara alde egiteko joerari buelta eman beharra dago, hau da, jendea hirietatik herritara erakartzea. Hori egiteko bi bide bilatu ditugu: behin behinekoa (herrira bertako aktibitate:kontzertu, idi proba..-engatik etorriko direnak, turista aktibo gisa) eta behin betikoak (bertara bizitzera joango direnak, hauek izango dira herriak bere egunerokotasunean bizitza izango duela bermatuko dutenak).

Modu honetan esan daiteke nahiz eta bi etorkin mota ezberdindu garrantzitsuena BIZTANLEA edo bertara bizitzera joango dena dela. Gaur egun Zarrako lur gehienak erabilerarik ez dutela kontuan hatuz lur horiek kooperatibak alkilatuko lituzke (lurren jabeak ere etekina eskuratuz). Horrela, kooperatibak jendea erakartzeko etxebizitza bat eskainiko lieke alkilerrean dituzten lur hauek lantzearen truk.

1kooperatibismoa

Bestalde kontuan hartu dugu gaur egungo bizimodua ez dela iraganekoa bezalakoa eta gure proiektua lantzerako orduan baserri tradizionalaren berrirakurketa bat egiten saiatu gara, gaur egungo behar eta aldaketei egokituz. Modu honetan lehen elementu bakarra zena (baserria) bitan banatu nahi izan dugu, alde batetik etxebizitza eta bestetik lantokia bananduz, gaur egungo bizimoduari begira biak banatzea beharrezkoa ikusi baitugu. Gainera honela lantoki komun bat ipiniz (kooperatibarena noski) biztanle ezberdinen harremanak eta kolektibitatea bultzatzeaz gain herrian ere mugimendua lortuko dugulakoan gaude (gaur egun herrian soilik goitik beherako mugimendua dago, behekaldean plaza eta taberna baitaute, guk lantokiekin gorantzko mugimendua ere bultzatu nahi dugu).

Aktibazioa fase ezberdinetan gertatuko litzake, hasieran jada existitzen diren eta erabilera gabe dauden baserriak egokituz eta ondoren etorkin berrientzako zelula berriak txertatuz. Zelula berri hauen joera herriari batasun bat ematea izango litzake, gaur egun 3 zatitan argi eta garbi bereizia dagoelako, eta zelula hauek 3en arteko gerturaketan lagunduko lukete.

2aktuatzekoera

Etxebizitzei dagokienez esan beharra dago horrelako paisaian edozein interbentzio egiteak dituen ondorioak kontuan hartu behar direla. Eraikin hauek planteatzerako orduan gure helburua izan da argi gera dadila ez direla iraganeko baserriak, hauen eboluzioak baitira, baina demostratuz bai herrixka batean eta baita era horretako paisaian era egokian txertatzeko gai direla. Horretarako eskala kontuan hartu behar izan dugu, eta gutxi gora behera herriko baserri erraldoien bolumetriarekin erlazioan egongo diren bolumenak planteatu ditugu. Bestalde paisaian sorturiko estetika ere kontuan hartu behar da, eta jada esan bezala gure helburua iraganeko baserriak ez direla erakustea zenez (nahiz eta hauekin harremanetan egon) 2. azal batetaz baliatu gara paisaian gure bolumenak era egokian txertatzeko. Azal honek forma abstraktua ematen die eraikinei, baina materiala dela eta (egur xaflak) paisaian ongi egokitzen dira. Bestalde aipatu beharra dago hain zuzen lama hauek erabili ditugula gure aktuazioaren ardatz gisa, eta aktuazioa herriaren gune batean egin ordez herri guztian egin dugunez (guztia berraktibatzea baita helburua), lama hauek izango dira hori aktuazioaren batasuna bermatzea ahalbidetuko digutenak. Azkenik aipatzekoa da bigarren azal honek estetikaz gain aireztapen eta argiztapena kontrolatzen laguntzen digula eta horretaz gain eta oso garrantzitsua den tarteko espazioak sortzea ahalbidetzen digula. Iraganeko baserriek tarte espazio hauek zituzten, pribatuak zirenak baina aldi berean edozeinentzat irekiak, guk hori gaur egungo erara berrirakurri nahi izan dugu, eta tarte espazio hauek 2. azalaerkin eskuratu ditugu, hauek tarte irekiak dira, hesirik gabeak, baina aldi berean pribatutasun maila bat ere eskaintzen dutenak. Gainera 2. azal honek barrukaldean distribuzioak egiteko askatasuna eskaintzen digu, ondoren honek barnekoa estaliko baitu (esan dezakegu azalak bai paisaiarekiko eta baita inguruko etxe/bide/baserrien harremanekiko sentsibilitatea bermatzen duela), modu honetan distribuzioak kutxa modura planteatu ditugu, ia kontenedoea batzuk bailiran.

3etxebizitza copy

Gaur egun dagoen plaza indartzea bilatu dugu, hau izango baita alde batetik herriaren aktibitate publikoak emango diren lekua eta baita kooperatibaren zentrua ere (denda eta bilera eraikina bertan kokatu nahi izan baititugu). Aldi berean herriko agroturismo, taberna eta txokoa honen inguruan daudenez ezinhobe ikusi dugu espazio hau berrantolatzea. Horretarako kontuan eduki dugu guk herrian egindako aktuazioak bateratasun sentsazioa bermatu behar zuela, hau da ez genuen etxeak era batean landu, frontoia beste batean, denda beste batean... azken finean proiektu guztia bakarra bezala ulertu behar baita, eta modu honetan herri guztiko aktuazioari bateratasuna emango dion elementua egur lama izango da.

4plaza copy

Lantegiekiko esan beharra dago gure proiektuaren funtsetako bat lana eta etxebizitza banatzea izan denez diferentzia hau ere estetikoki bilatu nahi izan dugula, modu honetan lantokiak pabeioi gisa tratatu nahi izan ditugu. 2 pabeioi jartzea erabaki dugu (bat nekazaritzarako eta bestea abeltzantzarako) eta beraien kokapena landu beharreko lurren erdian egongo litzake, alde batetik lanerako egokiagoa baita, irisgarritasun arrazoiengatik eta bestetik herritik banandu nahi genituelako, beraien estetika funtzionalak herrian eraginik egin ez dezan eta aparteko elementu gisa uler dadin.3D orokorra 2

3D orokorra

 

3D orokorra 3

Oinean ikus daitekeen bezala zelula hauek ez dira isolatu gisa ulertu behar, beti alboko beste zelula edota baserri batekin erlazioan daude, betidanik baserri eremuetan egon den elkarlan eta harremanari men eginez.

yea yea yeayeya

Eraikuntza sistemari dagokionez hezetasunetaz babesteko lurretik altxatu ditugu eraikinak eta jada aipaturiko paisaiarekiko sentsibilitatea eta aldi berean herriko aktuazioaren bateratasuna bermatzeko egurrezko lamak erabili ditugu. Kanpo akaberaz gain egitura, zorua eta gainerakoak ere egurrez egin nahi izan ditugu, hormigoia soilik plazan (frontoiaren kargahorma egiteko besteak beste) erabiliz.

piriririrr

Ebaketan argiztapena, tarte espazioak eta kalearekiko harremana ikus daiteke

EBAKETA

RENDER (1)Etxeen eta baserrien arteko komunikazioa

RENDER (2)Etxeen arteko espazioa publikoa

RENDER (3)Etxearen goikaldeko tarte espazioa, estalkipean

RENDER (4)

Plaza antolatzerako orduan lehendabizi gaur egungo plazak duen aparkaleku funtzioa lekualdatu behar izan dugu, horretarako gaur egun agroturismoaren parean egiten ari diren aparkalekua handitzearekin nahikoa izango litzake, eta argi dagoen bezala aparkaleku hau zuzenean plazara lotua egon beharko litzake. Plazak alde batetik herriaren gune garrantzitsuenaren funtzioa bete behar du, bestetik agroturismoarekiko dagoen kota aldaketa ere ahalbidetu behar du (frontoiaz baliatuz), programa sartu behar du (denda, kooperatibaren biltzeko gune..), eta agroturismoarekin erlazioa eduki behar du, baina aldi berean agroturismoarentzako zati pribatuago bat ere utziz. Eta guzti hori elementu bakarrarekin egin nahi izan dugu, gauza solteak agertu ordez bateratasun batek onura egingo duelakoan. Bateratasun ideia honi jarraiki esan beharra dago plaza guztia inguratuz ibilbide jarrai bat dagoela, zeinek frontoiko arkupea, agroturismoa, denda, eta kooperatibaren batzarra barneratzen dituen.

Plazaren izaera bakarra izan arren esan beharra dago bi gune bereiz daitezkeela, alde batetik frontoia egongo litzake (kota aldaketarako eskaileretaz baliatu gara grada antzeko batzuk egin eta gune hau “isteko”, bere izaera propioa eskuratuz, eta bestalde plaza. Halere esan behar da bi gune hauen arteko muga ez dela fisikoa, dena espazio bakarra baita.

Denda zuzenean harremanetan jarri nahi izan dugu plazarekin eta aipaturiko ibilbidearen azpian kokatu dugu, aterpetxo eskainiz, dendak kanpoaldean ere produktuak jarri ahal izateko. Kooperatibaren batzarrari dagokionez berriz, goiko pisuan jarri dugu, plaza osoari begira, kooperatibak duen garrantzia azpimarraraziz.

C:\Users\aitor\Desktop\OINK OROKORRA Model (1Plazaren behe oina. Dendaren oina ageri da, plazarekin harremanetan arkupe batzuen zehar.

C:\Users\aitor\Desktop\OINK OROKORRA Model (1Plazaren goiko oina. Batzar aretoa eta parking-a ageri dira. Parkingetik jeitsiera zuzena edota atzetiko ibilbideaz igaro daiteke plazara eta frontoira.

Presentación1Atzekaldean agroturismoa izanik, batzar aretoa eta denda ebakirik eta lehen planoan frontoia eta jeitsiera ageri dira.

Presentación1Berriz ere frontoia lehen planoan, PLAZAREN EGITURATZAILE papera duena. Batzar aretoaren bolumenak garrantzia hartzen du bista honetan, eta atzetiko arkupearen ebaidura eta bertatiko bistak jarraian.

RENDER (1)RENDER (2)Batzar aretoaren bolumenetiko ikuspegia

RENDER (3)

Auzoaren sarreran aurkitzen dugun perspektiba, PIEZA BAKAR BAT PLAZA EGITURATZEN.

Azkenik oin orokor batez auzoaren egituraketa osoa ikus dezakegu:

oain baiiii

Bukatzeko, PROIEKTUA A1 batean sintetizatua:

oooooou yeaaaahhhhh haaaaa