TEJERIAKO ARIKETAREN AURRENTREGA




-(ideiaren laburpena negritaz)-

BIOERAIKUNTZA bertako materialak erabiltzen dituen eta, aspektu orotan, gastu gutxi suposatzen duen eraikitzeko era bat da.
_
Ideia hau jarraituz, Urdaibaien dagoen KAPITAL NATURALaren azterketa bat egin genuen eta basoen inguruko aukeretan zentratu ginen.
_
Hau ikusita, BASO hauek denboran zehar haien identitatea galtzen joan direla jakin genuen, espezie arrotzen azkar-ugaltzearen ondorioz eta hauen esplotazio arduragabearen ondorioz, eukaliptoa edota pinua, adibidez.
_
Arduragabekeri honen arrazoietako bat enpresen irabaziekiko ardura bakarra izan liteke, hau da, diru irabaziengatik ez besterengatik arduratzen ez diren metodo eta ESPEZIEEN EKOIZPENAK egiten dituztenak.
_
Aktibitate honek ondorio batzuk dakartza.
_
Bertoko eragin ekonomikoaren aldetik 1)Lanean ari diren esplotazio landek haien ekoizpena atzerrira edota distantzia luzeetara esportatzen dute, BERTOKO EKONOMIA baten aurkako jarreraz, 2)Diru irabaziekiko ardura bakarrak lan baldintza prekarioak eskeintzea dakar, bertakoentzako LAN ESKAINTZA KALITATEZKOA eman ezinik.
_
Eragin sozialen aldetik, 1) bertokoa dena(gurea dena) zaintzea, BERTAKO BALIABIDEen indarraz jabetzeak gizartearen inteligentzia estimulatzen du, haren ingurua hobetzeko jakintzak eskuratuz, 2)Ingurunearekiko oldarkorra izan ahal ez den aktibitateak bultzatzeak gizartearen pentsatze erak aldatu ditzake, KONTZIENTZIAZIOAren bidez heuren bizi kalitatea hobetuz.
_
Eragin naturalei dagokienez 1) Espezie arrotzen ekoizpenak ESPEZIE AUTOKOTONOen atzerakada dakar, 2) BIODIBERTSITATEAren galera, 3) Bertako EKOSISTEMA osoaren desOREKA.
_
Hau guztia BIOERAIKUNTZAtik aldentzen diren ondorioak dira, eta hortaz, (gure proiektu osoa bioeraikuntza bat izateaz gain)honi guztiari buelta eman nahi dion proposamen bat egin dugu: SILBIKULTURAren sustapena.
_
SILBIKULTURA basoko elementuen ekoizpen jasangarria eta gizarte demandei arreta jartzen dien zientzia da. (Wikipedia)
_
Konkretuki ZURAREN EKOIZPEN JASANGARRI ildotik jarraituko dugu, ekoizpen horretatik gure ERAIKUNTZARAKO MATERIALAK lortuko baititugu, haiekin IKERKETAK burutuko dira eraikuntzan aplikatzeko era egoki, erraz eta ekonomikoan(beste hainbat arlotan ere iker daiteke), jakintza guzti hauek IRAKATSI ahal izango dira...
_
Bertako espezieen esplotazio kontrolatu eta arduratsu batek onura asko suposatuko lituzke, NEGRITAZ INDARTU DITUGUNAK.

"Zuratzak"

Baratzak, barazkiak lantzen diren lur zati txikiak dira, hauen produkzio bat eramaten duena.

Barazkiez aparte, besteren artean, zura ere era ordenatu eta periodikoan produzitu daiteke. Hala egiten dute, argazki honetan adibide, Palentziako lur askotan. Jabeen lursailetan makalak edo zurzuriak landatzen ditu gobernuak. Jabeek heuren lur zati bat uzten dute honen produkziorako eta diru bat jasotzen dute lur horien "alokairuaren" ordainetan.

Garia, garagarra eta horrelako plantazioz jositako lurraldea da Gaztela, bertan egon ahal zuten zuhaitzak soberan zeuden. Zurezko plantazioek, zura emateaz gain, bertako animaliei babesa ematen diete, lurrak fertilidadea handitzen dute eta faunaren erregenerazioa eta manteinu bat ahalbidetzen dute. Gainera gizakiak ere abantailak ateratzen ditu jarduera honetatik, ehizerako piezen birsortze eta bizirautea bermatzen baitute babesgune hauek, ehiza jasangarri bat ahalbidetuz.

Landa lur hauetaz gozatzeko lur hauexek zaindu beharra ditugu, bertako bizidunak, landare-zuhaitz eta baita bertan aurkitu daitekeen patrimonio historiko eta kulturalak. Basoetaz gozatu nahi dela ere, berdin jokatu beharko genuke. Bere hortan utziz eta geure buruari(gizarteari) kontrol bat ezarri gabe, nekez geratuko zaigu biziz bor-bor egingo duen baso, landa lur, mendi edota itsasorik.

Horretarako aktibitate jasangarriak giltzarri dira, oraingo honetan plazaratu dudana bezalakoak.

Urdaibaien honelako jarduerak bultzatuko dituzten elkarte eta instituzioekin bat egin nahiko genuke taldean. Silbikultura deritzon iharduera zehazki, zeinak zuraren ekoizpen jasangarri bat proposatzeaz gain, basoetako manteinu lanak ere kontuan hartzen dituen, adibidez, sasien mozketak, espezie arrotzen kontrol eta esterminazioak...

Tejeria zaharrerako IRISGARRITASUNA

Aurreko artikuluan azaldu nuen. Oso gaizki komunikatua dago tejeria fabrika zaharra, ariketaren gunea. Kotxez baserri tarteko bidetxoaz iritsi gaitezke, trenez ez dago geltoki finkorik, eta bizikletazko bidea gunetik hainbat ehundaka metrora mozten da.

Pasa den asteartean izandako klasean fabrikak 1911 aldera bere aktibitateari utzi ziola esan zigun gizon hurak, fabrikaren berritze lanetan(hain presupuesto gutxi zuena) aritu zenak. Ez zigun zergatia argi utzi ordea. Gehiegizko konpetentzia egongo zen beste fabrikekin?? Industria ingurune garrantzitsuetatik urrunegi egongo zen?? Iritsiera ebatzia zeukala nahiko ziur esan dezakegu, urte haietara arteko funtzionamenduagatik. Agian azpiegitura berrikuntzek bigarren tokian utziko zuen bertako trenbide sarea?? Gaur egun gutxienez, kotxez errepide nagusitik joanda, ez da ikusten bertan fabrika bat egon zenik. Gaur egun lehen mailako bide sarea errepide hauxe dugu, eta ez trenbidea.

Ariketan proposatu den erabilera kontuan hartuta, iritsiera periodikoko garraio mota bat sortzera behartuta gaudela esan daiteke, Bio-Eraikuntza eskola bateko klasetara garaiz iristekoa eta mugikortasun askatasun maila on bat lortuko duena.
Euskotren-en Urdaibaiko trenbide sarean geltoki berri bat proposatzea ezinbestekoa izango da, eta beste garraio moten inguruan analisi eta erreflexio bat egin beharko dugunaren iritzizkoa naiz, askatasun maila bat emango diona bidaiariari.
Hemen, Euskotrenek eskaintzen dituen geltokiak ageri dira, gehi ariketaren guneko geltoki berri bat proposatua. 5 eta 10 minututan nora iritsi gaitezken orbanak adierazi ditut, ohartzeko ze mugikortasun maila ematen duen garraio bide honek. Gernikatik 8 minutu inguruan eskolara Bio-Eraikuntza eskolara iritsi ahalko gintezke!!
Kotxea asko erabiltzen dugu gizarte kapitalista honetan. EEBB-en eredua sobera ageri zaigu, hemen eta Europan ere. Zonakatzea, eta mugimendua kotxez. Kotxea gizarteko elementu oso garrantzitsu bat da. Kotxezko mugikortasunak azalera handiko aparkalekuen beharra eskatzen du, eta azpiegitura erraldoien eraikuntza. Gure ariketako gunean egiteko lan nekeza izango litzateke. Gai honi irtenbide minimo bat eman beharko zaio baina, nere iritziz, lehen mailako garraio mota izateari utzi beharko lioke, kasu honetan. Beste aukerak egiazkoagoak ikusten ditut, eta gizarte eredu amerikar sedentarioari buelta eman diezaiekenak dira, bizikletazko garraioa eta garraio publikoa.
Euskal herrian nagusi den erliebe malkartsuaz ez da libratzen Urdaibai. Mendebaldeko ertzeko errepide nagusiak gora eta behera egiten du eten gabe. Bizikletan egiteko paseo polita eta gogorra, igande egun pasako plan egokia, baina ez klasera edota lanera joatekoa.
Beharrera joateko bizikletaren aukera, ona da bidea laua denean. Jakina da trenaren maldak ez direla oso handiak, eta hortaz, bizikleta-bidearen handipena egitea egokia izango litzateke trenbidearen parean. 3-4metroko zabalerako bide berri batek ez du, gainera, inpaktu ambiental handiegirik. Eta Bio-Eraikuntza eskolarako eta museorako onura handia suposatuko du, konexio aldetik.
Honats, bidegorri bide sare handipenaren aukera-proposamen bat eta iritsiera-denbora mailako plano bat. Modu honetan inguruko udalerriak urbilago egon daitezke, denbora eskalan. Eta mugitzeko askatasun maila asko handituko luke. Udalerrien arteko urbilketa honek bertako biztanleen arteko erlazionatzeko era aldatuko luke ere, jende askok bide hau alternatiba modura edukiko luke egunerokotasuneko zereginetarako, eta askotan lehen mailako bide bezala hartuko lukete.

Erliebe ebaketa eta mugikortasun aukerak


Tejeria zaharreko gunea ikustean gauza bat argi ikus daiteke, komunikazio aldetik oso gaizki dagoela.
Bertatik pasatzen den azpiegitura esanguratsuena trenbidea da, baina gaur egun ez da trenik han geratzen, periodikoki gutxienez.
Bada errepidetxo bat bertara iristen dena, baserrien artetik doana. Bide asfaltatu bat da errepide bera baino. Egunero joatekotan aukera deserosoa izango litzateke.
Beste aldetik itsadarra daukagu, embarkadero batzuk ageri dira bertan. Uretatik iristea ere badago.
Gauzak horrela, eta bertan egin beharreko ariketa ikusita, argi dago iritsiera erraz, periodikoki egiten dena eta eroso bat izan beharko lukeela. Trenbidea irtenbide garbienatzat ikusten dut, Euskotren trenbide sarean geltoki berri bat txertatuz, eta maiztasuna handituz.
Horretaz gain, trenbidearen malda aldaketa urria alde edukita, bizikleta bide sare bat ondo egongo litzateke mugikortasun hori hobetzeko. Udalerrietan bizikleta estazioak ipini eta erabilera publikoko bizikleten erabilpena sustatzeak mugikortasuna asko hobetuko luke. Urdaibaiko biosferaz gozatzeko aukera izateaz gain, hau da, aisialdi modura erabili ahal izateaz gain, lanera, eskolara edo noranahi mugitzeko indar handiko mugikortasun aukera bat sortuko litzateke.

Igerilekuen kokalekua

Ikuspuntu naturalista batetik Urdaibai biosfera honi inpaktu txikiena eragingo dion eskusartze bat egitea proposatu nahi dut.

Natura birgina edo ikutugabea ederra da, baina gizakiak goza dezan, gizarteak goza dezan moldatu beharra dago, iritsierak hobetuz adibidez. Eta, nire ustetan, bertako bizitza naturalean aldaketa sakonik eragin gabe moldatu behar da.
Ariketa honen kasuan, igerilekuen kokalekuan, errexa da sedimentazio aldaketak sortaraztea magnitude horretako obra bat egin ezkero. Printzipioz, igerilekuak harri edo hormigoi solidozko paretez egitea pentsatzen bada, barrera garrantzitsua suposatuko baitu. Horregatik egokiena jada badaukagun pasealekuaren hormaren aurreratzea dela ondorioztatu dut, bertatik perpendikularki elementuak atera ordez, adibidez.

Horrek kalte naturalak eragingo lituzke, eta baita gizakiarentzakoak ere(boteak uzteko zonaldea aldarazi, arrantzatokiak, agian mundakako olatua berriro "suntsitu"...).

Mareen gorabeherak ikertuz igerilekuen antolaketa bat proposatzeko gertuago nago. Altuera desberdinetan kokatzeak ser suposa dezakeen eta hainbat elementu sartuta gertatzen dena ikertuz. Mareak Ilargiaren eta Eguzkiaren grabitazio indarren ondorioz suertatzen dira, Ilargiak eragin handiagoa duelarik. Gainera munduan zeharreko kokaleku desberdinetan desberdin jokatzen dute St Michellen 17mko gorabehera izanda eta hemen 4mkoak adibidez. Edota Mediterraneoan 30bat zmkoak edo. Honako linkean informazio anitz duzue:


Arkitektoa zientzia ugariren jakituna da... edo zen antzina batean. Horrelako lanek bultzaturiko inbestigazioetatik eskuratzen ditugu jakintzak.

Arkitekturaren ADIERAZGARRITASUN indarra WASHINGTON

Arkitektura ikaslea izateaz gain kirolaria ere banaiz.

Pasa den astean kanpoan egon naiz, EEBBetan, Kayak-Surfeko Euskal Selekzioko kirolari bezala, aurtengo azken Munduko Kopa proban, Cape Hatteras-en, NC. Google Earth-en begiratzera gonbitea egiten dizut, mundua nolakoa den aintzat hartzen baitugu askotan. Gerturatzerakoan ordea sorpresak ageri zaizkigu.

Kokapen honen ondoren, sarrera honen arrazoia Washington, EEBBetako hiriburu dena, egun batez bisitatu dudala da eta bertako arkitekturaz gozatzeko aukera izan dut. Zorteak irribarre egin zidan gainera joan baino astebete lehenago "Estetika eta konposizioa" ikasgaian hiri honi buruzko teoria atal polit bat ikusi baigenuen. Hiriaren antolakuntza ortogonala nola gauzatu zen ikasi eta MALLaren inguruko informazioa jasota hiria ikusteko gogoa piztu egiten da!

Eta, hain zuzen, txapelketa gunean entrenatzen eta konpetitzen aritu eta gero, azkeneko egunean (17:30etan genuen bueltako hegaldia), jada Washingtonen ginela, hirira hurbildu ginen.

Lehenengo inpresioa garrantzitsua omen da ezta?? Agian bertako agintariek zehazki neurtzen egon ziren haien nazioak zer irudikatu behar zuen erabakitzen eta arkitektoei transmititu, edo jada denek zuten barneratuta nazio horrekiko sentimendu bat...

Harri zuri eta bloke handietan mozturikoekin eraikitako tenplu neo-proto-klasiko erraldoi batek zer iradokitzen dit? Eta horren zutabe altuek? Eta "ezdakitzenbat" metroko obeliskoak? Zer horren inguruko zubietako arrano eskulturadun hiri-ateek? Eta MALLaren dimentsioek?
EEBBtarren nazional sentimendu sutsu eta gogorrenaren museo ireki bat da MALLa nire begietan. Bertako arkitektura monumentalistak nazio horren boterea erakusten dit. Ardatz zabal eta amaitezinak inurri baten antzera sentiarazten nau, botere politiko eta militarren azpitik. Eta materialek handikeria isladatzen didate, ostentazioa, dirua, haien boterea azken batean.
Eta hori gutxi balitz eta botere horrek ia zapaldu nauelarik helikopteroak ageri ziren nonahi. Zein txikiak garen munduan!!

Eta arkitektura hori adierazteko gai da.

Koldo Mitxelena erakusketa: "El paisaje como idea"

Naturan eginiko interbentzioak dira Land Art-eko lan hauek, gauza hau edo bestea adierazten dutenak. Aldakortasunaren menpe dauden obrak dira, elementu naturalen erabilera dela eta: Zuhaitzen landapenak, eguzkiaren joan etorriak, mareen igo-jeitsierak...
Interesgarria iruditu zait obra bakoitzerako perspektibak duen garrantzia ikustea eta arkitekturarako oso baliagarri izan daitekeela ohartu naiz ere. Baliagarria zaigu irudi bat trasmititzeko, eraikinak eragingo duen lehen sentipena kontrolatzeko.
Ez nuen ezagutzen arte mota hau eta inpresionatu egin nau, "arte a lo grande" bezela ikusten dut, eskala handiko interbentzioak egiten baitira.

Kurtso honetako espektatibak eta helburuak

Aurten gustatuko litzaidakeena arkitekturaren gizartearekiko betebeharra zein litzatekeen jakitea da. Kasu bakoitzean zerk duen pisu gehien jakitea, alde artistiko eta ideologikoak ala alde funtzional eta praktikoenak.
Hortik aurrera, arkitektura egiteko tresna eta bideak ikasi eta, eraikuntzari dagokionez, proiektuak arkitektura garbi batez burutzen ikastea dut helburu.
Horretaz gain interesgarria izango litzateke klase teorikoetan arkitektura lan mundu gertukoenaren egoera guri, ikasleoi, helaraztea, zein den bere tokia gaur egungo egoera sozioekonomikoan. Arkitektoen lan aukerak, estudio barruko antolamendu adibide desberdinak azaldu edota zein den arkitekto munizipalen papera hiri hazkunde bat egokitzen denean, kritikagileena edota proiektatzaileena, besteak beste.