Arkitekturaren ADIERAZGARRITASUN indarra WASHINGTON

Arkitektura ikaslea izateaz gain kirolaria ere banaiz.

Pasa den astean kanpoan egon naiz, EEBBetan, Kayak-Surfeko Euskal Selekzioko kirolari bezala, aurtengo azken Munduko Kopa proban, Cape Hatteras-en, NC. Google Earth-en begiratzera gonbitea egiten dizut, mundua nolakoa den aintzat hartzen baitugu askotan. Gerturatzerakoan ordea sorpresak ageri zaizkigu.

Kokapen honen ondoren, sarrera honen arrazoia Washington, EEBBetako hiriburu dena, egun batez bisitatu dudala da eta bertako arkitekturaz gozatzeko aukera izan dut. Zorteak irribarre egin zidan gainera joan baino astebete lehenago "Estetika eta konposizioa" ikasgaian hiri honi buruzko teoria atal polit bat ikusi baigenuen. Hiriaren antolakuntza ortogonala nola gauzatu zen ikasi eta MALLaren inguruko informazioa jasota hiria ikusteko gogoa piztu egiten da!

Eta, hain zuzen, txapelketa gunean entrenatzen eta konpetitzen aritu eta gero, azkeneko egunean (17:30etan genuen bueltako hegaldia), jada Washingtonen ginela, hirira hurbildu ginen.

Lehenengo inpresioa garrantzitsua omen da ezta?? Agian bertako agintariek zehazki neurtzen egon ziren haien nazioak zer irudikatu behar zuen erabakitzen eta arkitektoei transmititu, edo jada denek zuten barneratuta nazio horrekiko sentimendu bat...

Harri zuri eta bloke handietan mozturikoekin eraikitako tenplu neo-proto-klasiko erraldoi batek zer iradokitzen dit? Eta horren zutabe altuek? Eta "ezdakitzenbat" metroko obeliskoak? Zer horren inguruko zubietako arrano eskulturadun hiri-ateek? Eta MALLaren dimentsioek?
EEBBtarren nazional sentimendu sutsu eta gogorrenaren museo ireki bat da MALLa nire begietan. Bertako arkitektura monumentalistak nazio horren boterea erakusten dit. Ardatz zabal eta amaitezinak inurri baten antzera sentiarazten nau, botere politiko eta militarren azpitik. Eta materialek handikeria isladatzen didate, ostentazioa, dirua, haien boterea azken batean.
Eta hori gutxi balitz eta botere horrek ia zapaldu nauelarik helikopteroak ageri ziren nonahi. Zein txikiak garen munduan!!

Eta arkitektura hori adierazteko gai da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario