Ikuspuntu naturalista batetik Urdaibai biosfera honi inpaktu txikiena eragingo dion eskusartze bat egitea proposatu nahi dut.
Natura birgina edo ikutugabea ederra da, baina gizakiak goza dezan, gizarteak goza dezan moldatu beharra dago, iritsierak hobetuz adibidez. Eta, nire ustetan, bertako bizitza naturalean aldaketa sakonik eragin gabe moldatu behar da.
Ariketa honen kasuan, igerilekuen kokalekuan, errexa da sedimentazio aldaketak sortaraztea magnitude horretako obra bat egin ezkero. Printzipioz, igerilekuak harri edo hormigoi solidozko paretez egitea pentsatzen bada, barrera garrantzitsua suposatuko baitu. Horregatik egokiena jada badaukagun pasealekuaren hormaren aurreratzea dela ondorioztatu dut, bertatik perpendikularki elementuak atera ordez, adibidez. 

Horrek kalte naturalak eragingo lituzke, eta baita gizakiarentzakoak ere(boteak uzteko zonaldea aldarazi, arrantzatokiak, agian mundakako olatua berriro "suntsitu"...).
Mareen gorabeherak ikertuz igerilekuen antolaketa bat proposatzeko gertuago nago. Altuera desberdinetan kokatzeak ser suposa dezakeen eta hainbat elementu sartuta gertatzen dena ikertuz.
Mareak Ilargiaren eta Eguzkiaren grabitazio indarren ondorioz suertatzen dira, Ilargiak eragin handiagoa duelarik. Gainera munduan zeharreko kokaleku desberdinetan desberdin jokatzen dute St Michellen 17mko gorabehera izanda eta hemen 4mkoak adibidez. Edota Mediterraneoan 30bat zmkoak edo. Honako linkean informazio anitz duzue:
Mareak Ilargiaren eta Eguzkiaren grabitazio indarren ondorioz suertatzen dira, Ilargiak eragin handiagoa duelarik. Gainera munduan zeharreko kokaleku desberdinetan desberdin jokatzen dute St Michellen 17mko gorabehera izanda eta hemen 4mkoak adibidez. Edota Mediterraneoan 30bat zmkoak edo. Honako linkean informazio anitz duzue:Arkitektoa zientzia ugariren jakituna da... edo zen antzina batean. Horrelako lanek bultzaturiko inbestigazioetatik eskuratzen ditugu jakintzak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario