Proiektua BIO-eraikuntzaren ikuspuntutik jorratu dugu, ingurunean inpaktu txikiena sortzeko ideiarekin. Material ustiapena, gure kasuan ZURA, ondoko basotik egingo dugu, distantzia minimora eramanaz, garraio txikiena egiteko. Garraio txikiak kontaminazio gutxi sortzea dakar, energia gutxi erabiltzea eta ekonomikoki eramangarriagoa izatea. Materia prima honen eraldaketak ere minimoak izango dira, behar ditugun formetara eramanda eta muntaiean errautsik sortu gabe(mozketen ondoriozko txirbilak berrerabili edo birziklatu).
Filosofia hau Urdaibaiko hainbat elkartek praktikan jarri izan dute azken urteotan. Haien aktibitatearekin bat egiten dugu eta haien proiektuaren parte izan daitekeen zerbait proposatu nahi izan dugu. Hurrengo lerroetan azalduko dugu haiek arlo honi buruz egin dituzten analisi eta ekintzak. Ideia hauek, modu generikoago batean, Bizkaiko Foru Arauak 3/1994 jasotzen ditu: "Basoetan egiten den edozein aktuaziok gizartearen eta ekologiaren interesak kontutan hartuko ditu".
Premisa hori haintzat hartuz, GaltzaGorriak elkarteak, bere BASOEN ERABILERA ANITZA PROIEKTUAz eta hainbat elkarte, asoziazio eta federazioekin bat eginik, basoen inguruko analisi bat eta proiektu bat garatu du. Helbide honetan aurki daiteke hauen informazioa: http://www.megaupload.com/?d=8QTIOY0C
Laburpen modura, basoen inguruko analisi bat egiten dute. Zer diren, zertarako ditugun baliagarri, bertako fauna eta florari nola egiten dieten mesede... Egungo basogintza aktibitatearen inguruaz ere hitz egiten dute, eta sakonki kritikatu ere baliabideen galerak... Bukaeran haien proposamenak azaltzen dituzte, basogintza jasangarri baten eredua erakusten digute.
Proposamen hori gure proiektuaren ardatzetako bat izango da.
Aipaturiko bioeraikuntza sistema erabiliz gure proiektua modulu batean oinarritzea erabaki dugu (2,5x2,5m-koa). Modulu honek aldaerak izango ditu bere kokapen eta beharren arabera, baina funtsa eta estetika berdina jarraituko ditu proiektu guztiari bateratasun sentsazioa eskainiz. Proiektuaren estetika, norabide jakin bat jarraitzen duten egurrezko lamen segida bat da. Modulu, altzari eta iluminazioa ideia hauek jarraituz eta indartuz planteatu nahi izan ditugu eta hauen aukeren araberako katalogo bat osatu dugu.
Bertako taller eta ikasgelak modulu hau sortzeko inbestigazio eta gogoetetan jardungo dute, hortaz modulu hauek bertako basoen ustiapenetatik eskuraturiko materialaren bidez egitea da helburua. Behin behineko proiektua denez desmuntagarritasun arloa ere jorratu dugu, nahi izanez gero, gure proiektua arazorik gabe kendu baitaiteke bertan aztarnarik utzi gabe. Gainera desmuntagarritasun kontzeptua estuki loturik aurkitzen da moduluak norberaren gustu edo beharren arabera kokatzeko askatasuna edukitzeko aukerarekin, hots, proiektu libre edo eraldagarria dela esan daiteke, hau da, ez du oin edo forma definitu bat. Erabat moldakorra da.
Honako panela duzue:
Proiektuaren eraikitze prozesua nolakoa izango litzatekeen bideo bat egin dugu, proiektua hasieratik nola garatzen joango den. (Vimeon igotzen ari da momentu hauetan)
No hay comentarios:
Publicar un comentario