Arkitektura ikasleoi egitea asko gustatzen zaigun zerbait eraikia dago Montrealen. Nire esperientzian gertatu izan zait, eta uste dut tendentzia hori dugula gehienok, forma bat luzatuz, biratuz, bata bestearen gainean jarriaz… forma bolumetrikoagatik liluratuak geratzen gara, alde batetik ikusita bestetik, “ze forma polita atera zaidan….” . Ondoren datoz komeriak.
Ze hain eskultorikoa, organikoa eta plastikotasun osoa duten bolumetria horiek gerora eraikitzeko buru hauste amaigabeak sortzen dizkigute. Egitura aldrebesak eta dudaz beteak, funtzionaltasun maila kuestionagarriak, forma horien zergati zentzugabeak edota inexistenteak, distribuzio ezinezkoak, instalazioak nundik sartu ezinik, proiektuaren ideiak eta funtsa kili-kolo ikusten…
Proiektuaren hasierako trazen antzerako ariketa da hauxe ere, maketarekin lan egitea, forma desberdinak ikusten tokiarekiko integrazio etab ikusten. Baina akats sakon bat egitea erraza da metodo honekin eta da forma amaitu bat ikustea. Berdin gerta daiteke paperean egindako zirriborroekin, eta hori ez da hartu beharreko bidea, nire ustetan.
Nola edo hala, Moshe Safdi arkitekto israeldarrak eta bere arkitekto taldeak lortu dute irudiko formako etxe multzoak osatzea. Modulu bat bestearen gainean pilatuta lortzen du.
Etxe bateko distribuzio bat:
http://www.habitat67.com/home.html
Web orri honetan azaltzen dira proiektuaren ideiak eta irudiak. Baina plano eta xehetasunik ez. Hau ikusita, beste gai bat burura datorkit eta da mundu honetako irudiaren garrantzia. Ez da sarrera honen motiboa, ordea.
Moshe Safdi Louis Kahn-en ikaslea izan zen, oinarri on bat duen arkitektoaz ari gara. Beraz, kontu handiarekin egin behar zaizkio kritikak.
Hauxe dio proiektu honetaz, besteak beste:
“The cube is the base, the mean and the finality of Habitat 67. In its material sense, the cube is a symbol of stability. As for its mystic meaning, the cube is symbol of wisdom, truth, moral perfection, at the origin itself of our civilization.
354 cubes of a magnificent grey-beige build up one on the other to form 148 residences nestled between sky and earth, between city and river, between greenery and light.
The whole unites in a gigantic sculpture futuristic interiors, links, pedestrian streets and suspended terraces, aerial spaces, skylights of different angles, large plazas and monumental elevator pillars, without forgetting the openings, here and there, that are as many winks and calls to meditation from the environment as well as from the living experience.”
Baina nik kritika bat egin nahi nioke, errespetu osotik eta nire ikasle kondizio umiletik. Zure logela izan daitekeen kuboaren bost edo lau alde guztiz kanpora ematean, ez al da hozkailua neguan eta labea udan? Nere etxeko gela batek 3 alde ditu kanpora, eta halaxeko funtzionamendua du. Baina ze inportako du horrek, bertan bizi den pertsonak arkitekto potolo baten diseinuko etxean bizitzeko, suposatzen zaion, diru mordoa duenean? Berogailuaren fakturak esfortzu gutxi suposatuko dio bere poltsikoari, baina ez munduari min handia egiten dion energia xahuketa merkeari, besteak beste.
Arkitektoaren artistaren papera zein mailatan geratu beharko litzatekeen galdera egin beharko genuke bizi dugun garai hontan, eta historian zehar hainbestetan propaganda egin duten horren mesedeko lanak burutu: “arkitekturak gizartearen nahiak asetuko ditu”
Ea benetan hala egiten dugun…
No hay comentarios:
Publicar un comentario