Erliebe ebaketa eta mugikortasun aukerak


Tejeria zaharreko gunea ikustean gauza bat argi ikus daiteke, komunikazio aldetik oso gaizki dagoela.
Bertatik pasatzen den azpiegitura esanguratsuena trenbidea da, baina gaur egun ez da trenik han geratzen, periodikoki gutxienez.
Bada errepidetxo bat bertara iristen dena, baserrien artetik doana. Bide asfaltatu bat da errepide bera baino. Egunero joatekotan aukera deserosoa izango litzateke.
Beste aldetik itsadarra daukagu, embarkadero batzuk ageri dira bertan. Uretatik iristea ere badago.
Gauzak horrela, eta bertan egin beharreko ariketa ikusita, argi dago iritsiera erraz, periodikoki egiten dena eta eroso bat izan beharko lukeela. Trenbidea irtenbide garbienatzat ikusten dut, Euskotren trenbide sarean geltoki berri bat txertatuz, eta maiztasuna handituz.
Horretaz gain, trenbidearen malda aldaketa urria alde edukita, bizikleta bide sare bat ondo egongo litzateke mugikortasun hori hobetzeko. Udalerrietan bizikleta estazioak ipini eta erabilera publikoko bizikleten erabilpena sustatzeak mugikortasuna asko hobetuko luke. Urdaibaiko biosferaz gozatzeko aukera izateaz gain, hau da, aisialdi modura erabili ahal izateaz gain, lanera, eskolara edo noranahi mugitzeko indar handiko mugikortasun aukera bat sortuko litzateke.

No hay comentarios:

Publicar un comentario