Pasa den asteartean izandako klasean fabrikak 1911 aldera bere aktibitateari utzi ziola esan zigun gizon hurak, fabrikaren berritze lanetan(hain presupuesto gutxi zuena) aritu zenak. Ez zigun zergatia argi utzi ordea. Gehiegizko konpetentzia egongo zen beste fabrikekin?? Industria ingurune garrantzitsuetatik urrunegi egongo zen?? Iritsiera ebatzia zeukala nahiko ziur esan dezakegu, urte haietara arteko funtzionamenduagatik. Agian azpiegitura berrikuntzek bigarren tokian utziko zuen bertako trenbide sarea?? Gaur egun gutxienez, kotxez errepide nagusitik joanda, ez da ikusten bertan fabrika bat egon zenik. Gaur egun lehen mailako bide sarea errepide hauxe dugu, eta ez trenbidea.
Ariketan proposatu den erabilera kontuan hartuta, iritsiera periodikoko garraio mota bat sortzera behartuta gaudela esan daiteke, Bio-Eraikuntza eskola bateko klasetara garaiz iristekoa eta mugikortasun askatasun maila on bat lortuko duena.
Euskotren-en Urdaibaiko trenbide sarean geltoki berri bat proposatzea ezinbestekoa izango da, eta beste garraio moten inguruan analisi eta erreflexio bat egin beharko dugunaren iritzizkoa naiz, askatasun maila bat emango diona bidaiariari.
Hemen, Euskotrenek eskaintzen dituen geltokiak ageri dira, gehi ariketaren guneko geltoki berri bat proposatua. 5 eta 10 minututan nora iritsi gaitezken orbanak adierazi ditut, ohartzeko ze mugikortasun maila ematen duen garraio bide honek. Gernikatik 8 minutu inguruan eskolara Bio-Eraikuntza eskolara iritsi ahalko gintezke!!
Irudiak ondo ikusteko: www.flickr.com/photos/56191174@N06/

Kotxea asko erabiltzen dugu gizarte kapitalista honetan. EEBB-en eredua sobera ageri zaigu, hemen eta Europan ere. Zonakatzea, eta mugimendua kotxez. Kotxea gizarteko elementu oso garrantzitsu bat da. Kotxezko mugikortasunak azalera handiko aparkalekuen beharra eskatzen du, eta azpiegitura erraldoien eraikuntza. Gure ariketako gunean egiteko lan nekeza izango litzateke. Gai honi irtenbide minimo bat eman beharko zaio baina, nere iritziz, lehen mailako garraio mota izateari utzi beharko lioke, kasu honetan. Beste aukerak egiazkoagoak ikusten ditut, eta gizarte eredu amerikar sedentarioari buelta eman diezaiekenak dira, bizikletazko garraioa eta garraio publikoa.
Euskal herrian nagusi den erliebe malkartsuaz ez da libratzen Urdaibai. Mendebaldeko ertzeko errepide nagusiak gora eta behera egiten du eten gabe. Bizikletan egiteko paseo polita eta gogorra, igande egun pasako plan egokia, baina ez klasera edota lanera joatekoa.
Beharrera joateko bizikletaren aukera, ona da bidea laua denean. Jakina da trenaren maldak ez direla oso handiak, eta hortaz, bizikleta-bidearen handipena egitea egokia izango litzateke trenbidearen parean. 3-4metroko zabalerako bide berri batek ez du, gainera, inpaktu ambiental handiegirik. Eta Bio-Eraikuntza eskolarako eta museorako onura handia suposatuko du, konexio aldetik.
Honats, bidegorri bide sare handipenaren aukera-proposamen bat eta iritsiera-denbora mailako plano bat. Modu honetan inguruko udalerriak urbilago egon daitezke, denbora eskalan. Eta mugitzeko askatasun maila asko handituko luke. Udalerrien arteko urbilketa honek bertako biztanleen arteko erlazionatzeko era aldatuko luke ere, jende askok bide hau alternatiba modura edukiko luke egunerokotasuneko zereginetarako, eta askotan lehen mailako bide bezala hartuko lukete.

No hay comentarios:
Publicar un comentario