"Zuratzak"

Baratzak, barazkiak lantzen diren lur zati txikiak dira, hauen produkzio bat eramaten duena.

Barazkiez aparte, besteren artean, zura ere era ordenatu eta periodikoan produzitu daiteke. Hala egiten dute, argazki honetan adibide, Palentziako lur askotan. Jabeen lursailetan makalak edo zurzuriak landatzen ditu gobernuak. Jabeek heuren lur zati bat uzten dute honen produkziorako eta diru bat jasotzen dute lur horien "alokairuaren" ordainetan.

Garia, garagarra eta horrelako plantazioz jositako lurraldea da Gaztela, bertan egon ahal zuten zuhaitzak soberan zeuden. Zurezko plantazioek, zura emateaz gain, bertako animaliei babesa ematen diete, lurrak fertilidadea handitzen dute eta faunaren erregenerazioa eta manteinu bat ahalbidetzen dute. Gainera gizakiak ere abantailak ateratzen ditu jarduera honetatik, ehizerako piezen birsortze eta bizirautea bermatzen baitute babesgune hauek, ehiza jasangarri bat ahalbidetuz.

Landa lur hauetaz gozatzeko lur hauexek zaindu beharra ditugu, bertako bizidunak, landare-zuhaitz eta baita bertan aurkitu daitekeen patrimonio historiko eta kulturalak. Basoetaz gozatu nahi dela ere, berdin jokatu beharko genuke. Bere hortan utziz eta geure buruari(gizarteari) kontrol bat ezarri gabe, nekez geratuko zaigu biziz bor-bor egingo duen baso, landa lur, mendi edota itsasorik.

Horretarako aktibitate jasangarriak giltzarri dira, oraingo honetan plazaratu dudana bezalakoak.

Urdaibaien honelako jarduerak bultzatuko dituzten elkarte eta instituzioekin bat egin nahiko genuke taldean. Silbikultura deritzon iharduera zehazki, zeinak zuraren ekoizpen jasangarri bat proposatzeaz gain, basoetako manteinu lanak ere kontuan hartzen dituen, adibidez, sasien mozketak, espezie arrotzen kontrol eta esterminazioak...

No hay comentarios:

Publicar un comentario